XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain Inspektorea polizia batekin hitz egiten ari da.

Mapa bat daukate aurrean.

Inspektoreak mapako alderdi bat seinalatzen du.

Lapurrek alderdi hontan ebasten dituzte kotxeak, esaten dio harek poliziari.

Lau kotxe gutxi gorabehera ebasten dituzte hilabetero.

Gero Dunixi Hiribarneri saltzen dizkiote.

Seguru nago hontaz.

Lapurrek haren garajera eramaten dituzte kotxeak.

Toki hontan aurkitzen da garajea.

Arrestatu ahal dugu Dunixi hori? galdetzen dio poliziak Inspektoreari.

Ez, ezin dugu oraindio arrestatu, erantzuten dio Inspektoreak.

Dunixi oso zuhurra da.

Kotxeak erosten ditu eta beste kolore batez pintatzen.

Gero motorearen eta matrikularen zenbakiak aldatzen dizkie.

Seguru nago hortaz.

Frogatu ahal duzu hori? galdetzen dio berriro poliziak.

Ez, ezin dut frogatu oraindio, baina laster egin ahalko dut, erantzuten dio Inspektoreak.

Berriz ere poliziak: Zer egin behar dugu orain? Eta Inspektoreak berari: Ez dakit. Baina orain Dunixiren garajera joango gara.

Haraxe eraman behar nauzu zeure kotxean.

BILBOKO MAPA / Toki hontan aurkitzen da garajea.